AZKEN DATUAK

Koronabirus positibo bakarrarekin, asteko ohiko kopuruetara itzuli zen atzo Aiaraldea

Aitor Aspuru Saez 2020ko api. 27a, 14:03

Osakidetzako anbulantzia./ Aiaraldea.eus

Larunbatean 10 kasu berri erregistratu eta gero, Aiaraldeak positibo bakarra izan zuen atzo, Laudion, hain zuzen. Horrenbestez, 260 gaixora heldu da eskualdea.

Osakidetzak koronabirus positibo bakarra diagnostikatu zuen atzo Aiaraldea osoan, Laudion, alegia. Aintzat hartuta larunbatean aste honetako kopuru berri handiena topatu zuela osasun sistemak 10 kasurekin, murrizketa nabarmena izan da: %90ekoa egun batetik bestera.

Berez, igaro berri dugun astean 20 positibo jaso ditu Osakidetzak. Hau da, aste osoan zenbatu dituzte pandemiako egunik okerrena bildutako kopuru bera, 20 kasu aitortu baitzituen osasun sistema publikoak apirilaren 2an.

Beherantzako joera adierazten jarraitzen du horrek. Krisiaren lehenengo astean 45 positibo egon ziren, bigarrenean 84, hirugarrenean 56, laugarrenean 30, bosgarrenean 24 eta atzean utzi berri dugunean, aldiz, 20.

Martxoaren amaiera izan zen, berez, bolada okerrena kutsatu berrien zenbaketari dagokionez, baina jadanik kopuruak joan dira egonkortzen. Laudion 104 gaixo daude, Amurrion 73, Urduñan 26, Aiaran 24, Orozkon 18, Artziniegan 9 eta Okondon 6.

EAEn 14.412 dira positiboak; 8.189 Bizkaian, 3.624 Araban eta 2.599 Gizpuzkoan. Hildako berrien kopurua murrizten ari da ere eta atzo 11 izan ziren zendutako herritarrak.

 

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide