AZKEN DATUAK

Atzo Osakidetzak ez zuen Covid-19ko positibo berririk diagnostikatu Aiaraldean, bigarren aldia pandemia hasi zenetik

Aitor Aspuru Saez 2020ko api. 28a, 14:02

Osakidetzak txostena argitaratzen du egunero kutsatuen berri emateko, besteak beste. / Aiaraldea.eus

Duela astebete ere emaitza bera jazo zen eskualdean eta bigarren aldiz pandemia hasi zenetik ez da kutsatu gehiagorik egon 24 ordutan. Hala ere, 260 izan dira positiboak azken asteotan.

Bigarren aldiz osasun larrialdi egoera abiatu zenetik, Aiaraldeak ez du 24 ordutan koronabirus kasu berririk izan, Osakidetzak egunero argitaratzen duen txostenaren arabera.

Duela astebete, hau da, apirilaren 20an, gertatu zen hori lehenengo aldiz eta atzo errepikatu zen zenbaketa. Horrek adierazten du kutsatu berrien kopurua apaltzen joaten ari dela, nahiz eta larunbatean 10 gaixo berri identifikatu.

Edonola ere, egun hauetan nagusien egoitzetan eta osasun langileen artean testak gauzatzen ari dira eta datuak alda daitezke. Hala ere, gaurko kopurua ez da mugituko eta atzoko bera izango da-, 260 guztira.

Herrika banatuta, Laudiok du gaixo gehien; 104. Amurriok 73 ditu, Urduñak 26, Aiarak 24, Orozkok 18, Artziniegak 9 eta Okondok 9.

Artziniegak duela 17 egun ez du gaixo gehiagorik erregistratu eta Okondok duela 8. Urduñak ere ez du bere kopurua aldatu 5 egunetan.

EAEri dagokionez positiboak 14.804 dira, Bizkaian 8..411, Araban 3.764 eta Gipuzkoan 2.629. Hildakoen zenbaketa jadanik 1.255ra heldu da.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide