DESKONFINAMENDURANTZ

Aiaraldeko ehunka herritar atera dira gaur kirola egin edo paseatzera, bi hilabetetan lehenengo aldiz

Julen Solaun Martinez 2020ko mai. 2a, 22:45

Espainiako Gobernuak maiatzaren 11tik aurrera hamar pertsonako bilerak ahalbidetuko dituela adierazi du.

Ia berrogeita hamar egun eta gero kirola egitea posiblea izan da berriro Espainiar estatu osoan, baita Aiaraldean ere. Hortaz, ehunka herritar ikusi dira Gobernuak ahalbidetutako eguneko bi ordu tarteetan bizikletarekin, korrika edota ibiltzen. Eguraldi onak eta larunbata izateak ere piztu ditu kalera irteteko gogoak. Era berean, lagun, familiar eta ezagun askok elkar ikusi ahal izan dute bi hilabete eta gero, nahiz eta pasadaz izan.

Neurri berriak
Espainiako Gobernuak azaldu du datorren maiatzaren 11n abian jarriko den bigarren fasean aukera emango duela etxeetan hamar pertsona biltzeko, nahiz eta haien arteko segurtasun neurriak bete beharko dituzten ( bi metroko gutxieneko distantzia bermatuta eta garbitasun gomendioak jarraituta). Dena den, arrisku taldeetan dauden edo Covid-19aren sintomak dituzten pertsonak ezingo dira bertaratu.

Ildo beretik, establezimenduetan aurretiko zita eskatzeko beharra ezerezean geratuko da bigarren fase honetan eta terrazak euren gehienezko okupazioaren % 50ean ireki ahalko dira.

Argazkiak: Eider Gartzia, Laura Guerrero, Izar Mendiguren, Samuel Pasandin, Naiara Otaola, Aitor Aspuru eta Txomin Egiluz

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide