Maiatzaren 2an Osakidetzak ez zuen koronabirusaren positibo berririk topatu Aiaraldean

Aitor Aspuru Saez 2020ko mai. 3a, 23:30

Atzo jende ugari ater zen kalera. / Aiaraldea

Aste hasieran gorakada izugarria egon ostean, atzo Aiaraldeko kutsatu berrien kopurua 0 izan zen berriro. 

Asteburuko datuek zalantzak sortu ohi badituzte ere, Aiaraldea pasa den asteko kopuruetara itzuli da Covid-19ko kasu berriei dagokienez. Izan ere, atzo osasun sistema publikoak ez zuen gaixo berririk diagnostikatu. Hirugarren aldia da marka horretara heltzen dela eskualdea, apirilaren 20an eta 27an ere ez baitzen kutsatu berririk egon. 

Joera hori berreskuratu du Aiaraldeak apirilaren 28an eta 29an 77 positibo berri identifikatu ostean. Kasu horiek agertu ziren hainbat herritarri testak egin ostean, nahiz eta gaixotasuna gainditu zuten.

Ostiralean eta ostegunean 6 kasu egunero izan ostean, eskualdeak 0 kasu berri izan ditu eta aurreko bi asteetan ohiko kopuruetara eta beherantza doan joerara itzuli da.

Horrezkero, 349 dira Aiaraldeak erregistratu dituen positiboak eta horrela banatuta daude: Laudio 123 kasu, Amurrio 99, Aiara 61, Urduña 29, Orozko 19, Artziniega 12 eta Okondo 6.

Atzo EAEn 3.500 test inguru gauzatu zituen Osakidetzak -aurreko egunetan baino nabarmen gutxiago, asteartean 10.000 izan baitziren- eta 78 kasu positibo berri detektatu zituen. Horrela, 16.197 dira kasuak erkidegoan, 9.233 Bizkaian, 4.188 Araban eta 2.776 Gipuzkoan. Atzo 8 lagun gehiago hil ziren eta 1.329 zendu dira jadanik. 219 herritarrek jaso zuten alta eta 20k utzi zuten ospitalea. Hala ere, 524 ospitaleratu daude jadanik eta horietako 90 ZIUn.

 

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide