4.000 maskarilla baino gehiago banatzen saiatuko da Babes Zibila eskualdean gaur eta bihar

Aitor Aspuru Saez 2020ko mai. 4a, 11:39

Aurreko asteetan ere horrelako banaketak egin ditu Babes Zibilak garraio publikoan. / Aiaraldea.eus

Maskarillaren erabilera derrigorrezkoa denez garraio publikoan, Babes Zibileko boluntarioek prebentzio tresna elementu horien banaketari ekin diote berriro.

Eskualdeko Babes Zibileko taldeek maskarillak jaso dituzte Eusko Jaurlaritzaren aldetik eta gaur zein bihar banatuko dituzte. Esaterako, Amurrion 1.500 eskuratu dituzte horretarako eta Laudion 2.800. 

Gaur goizeko lehen orduan banatu dituzte tren geltokietan eta eguerdian ere lan horri eutsiko diote puntu berean. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide