Ez da Covid-19 koronabirus kasu berririk detektatu Aiaraldean hirugarren egunez jarraian. Beraz, 349 pertsona dira momentura arte eskualdean kutsatuak izan direnak. Apirilaren 28an 51 kasu eta hurrengo egunean beste 26 infektatu aitortu ondoren, aste honetan ez da momentuz kasurik detektatu eskualdean.
Hortaz, herriz-herriko zifrak ere bere horretan mantendu izan dira: Laudion 123, Amurrion 99, Aiaran 61, Urduñan 29, Orozkon 19, Artziniegan 12 eta Okondon 6.
EAEri dagokionez, 4.500 test baino gehiago egin ziren atzo, 180 positibo izanik. Atzoko 49ekin alderatuta, nabarmen gutxiago: test bikoitza baino gehiago egin ziren atzo herenegunekin konparatuta eta. Beste hamabi pertsona hil ziren eta 1.353 dira jada koronabirusa dela eta zendutakoak. 534 pertsona daude momentuz ospitaleratuta, atzo baino lau gehiago. ZIUn, dena den, 85 daude, atzo baino bi gutxiago.
Probintziaka, 9.351 kasu diagnostikatu dira orain arte Bizkaian, 4.288 Araban eta 2.787 Gipuzkoan.