Aiaraldeko Ikasle Abertzaleak taldeak Alarma Egoera hasi zenetik eskualdeko hezkuntza zentroek planteatutako lan dinamika kritikatu du, ikasleen beharretara egokitzen ez dela iritzita. Hortaz, ohar batean zehaztu dutenez, egoera leuntzeko bi proposamen plazaratu dituzte: “Kurtso hasieran zehaztutako egutegi eta ordutegiak errespetatzea hauetatik kanpo ematen diren klase orduekin bukatuz; eta ikasketa prozesua ikasleen beharrei egokitzea”.
Ikasle eragileak eskualdeko 206 ikasleri egin die galdetegia, eta ondorio ugari plazaratu ditu. Alde batetik, inkestatuten % 87ak lan karga areagotu dela nabaritu du. Era berean, irakasleak etxerako lanen epe-mugarekin oso zorrotzak izaten ari direla uste du % 67,5ak. Gainera, Ikasle Abertzaleaken datuen arabera betiere, % 37a arratsaldeetan eta jai egunetan konektatu behar izan da klaseetara eta % 13ak ez du gaitasun edo baliabide teknologikorik telematikoki ikasteko. Beraz, ikasleen % 91k adierazi du hezkuntza sailetik hartutako erabakiak ez direla onuragarriak.
Bukatzeko, Aiaraldeko eragileak adierazi du sinadura bilketakabiatu dituztela Laudio Ikastola eta Laudio BHI institutuko ikasleek, arestian aipatutako bi eskariak exijitzeko.