Osakidetzak jakinarazi du atzo 3 koronabirus kasu berri erregistratu zituela Aiaraldean. Zehazki, 1 Laudion, 1 Amurrion eta beste 1 Aiaran. Horiekin, eskualdeko kopurua 358 kasura igo da.
Edonola ere, azken egunotan kutsatuen positibo berriek behera egin dute. Alde batetik, larunbatean, igandean eta astelehenean ez zen kasu berririk agertu, eta asteartean 6 izan ziren. Pasa den astean gorakada nabarmena egon zen asteartean eta asteazkenean eta 77 kasu detektatu zituen osasun sistema publikoak egun horietan. Hori bai, gehien gehienak zaharrak ziren.
Gauzak horrela, zenbaketak hurrengo dira udalerrika: Laudion 128 positibo, Amurrion 102, Aiaran 62, Urduñan 29, Orozkon 19, Artziniegan 12 eta Okondon 6.
Okondok bere kopuruari eutsi dio 18 egunez, Orozkok astebetez, Urduñak 6 egunez eta Artziniegak 5 egunez.
EAEri dagokionez, atzo 3.037 herritarri egin zizkieten probak eta 280 positibo topatu azaleratu zituzten. Guztira 16.959 gaixo daude erkidegoan; 9.627 Bizkaian, 4.480 Araban eta 2.852 Gipuzkoan. 13 lagun hil ziren atzo eta jadanik 1.383 zendu dira. 454 herritar daude oraindik ospitaletan, 50 gutxiago eta horietako 78 ZIUn artatzen dituzte.