Lau koronabirus positibo berri detektatu zituen atzo Osakidetzak Aiaraldean, hiru Laudion eta beste bat Urduñan. Beraz, 362 lagun dira jada eskualdean Covid-19arekin gaixotu direnak. Laudio izan da momentura arte zonaldeko herri kaltetuena, 131 kasurekin guztira. Urduñan 30 pertsona kutsatu dira orain arte.
Dena den, Aiaraldeko beste herrietan gauzek bere horretan jarraitzen dute: 102 kutsatu ditu Amurriok, 62 Aiarak, 19 Orozkok, 12 Artziniegak eta 6 Okondok. Beste herrietan (Arrankudiaga eta Zollo eta Arakaldo) ez da momentura arte gaixorik detektatu.
EAEn zazpi pertsona hil ziren atzo (herenegun hamahiru izan ziren) eta 1.390 zendu dira jada pandemia hasi zenetik. Atzo 327 gaixo detektatu ziren 3.134 PCR proba eginda. Honekin, 17.286 detektatu dira dagoeneko autonomia erkidego osoan, 9.814 Bizkaian, 4.521 Araban eta 2.951 Gipuzkoan. Momentuz, 416 ospitaleratu daude, aurreko egunean baino38 gutxiago, eta 77 ZIUn, bat gutxiago.