Osakidetzaren azken datuek 369 kasura igo dute eskualdeko kopurua guztira. Berez, atzo 7 positibo berri identifikatu zituzten: 3 Orozkon, 2 Laudion eta 2 Amurrion.
Laudion eta Amurrion egondako igoera bere ohiko batezbesteen artean kokatzen da. Aldiz, Orozkon 3 kasu berri topatzea ez ohikoagoa da, izugarria ez bada ere.
Izan ere, egun bakarrean %15,78ko hazkundea da Orozkokoa. Hori bai, jadanik gaixotasuna igaro duten herritarren kasuak izan daitezke.
Pasa den astean Osakidetzak milaka analisi egin zituen talde zaurgarrien artean. Aiaraldean 77 positibo berri agertu ziren horren ondorioz. Atzo, PCR zein test azkarrak batuta, 9.000 proba baino gehiago egin zituen osasun sistema publikoak, txostenean argitu dutenez.
Gauzak horrela, eskualdeko zenbaketa horrela geratu da udalerrika: Laudio 133, Amurrio 104, Aiara 62, Urduña 30, Orozko 22, Artziniega 12 eta Okondo 6.
EAEri dagokionez, atzo 247 positibo gehiago agertu ziren. Guztira 17.533 dira jadanik; Bizkaian 9.962, Araban 4.604 eta Gipuzkoan 2.987. Maiatzaren 8an 13 lagun gehiago zendu ziren, eta hildakoak 1.403 izan dira. Oraindik 401 ospitaleratu daude, hau da, 15 gutxiago, eta ZIUn 76 lagun daude.