Mubea Edaik bost langile kaleratu dituela salatu du LABek, sindikatuaren eta enpresaren arteko negoziaketaren ondoriozko "errepresaliengatik". Enpresak alde ekonomikoa sozialaren aurretik lehenetsi dutela ere kritikatu dute sindikatutik: “Oso argi utzi digute talde honek kaleratzeak eta enpleguaren suntsipena lehenesten dituela beste alternatiben aurrean”.
Kaleratzeek langileengan sortu dezaketen “ziurgabetasuna eta beldurra” ere nabarmendu ditu LABek, eta horrek "kalte psikologikoak" eragin ditzakeela gehitu du, “pandemia egoerak sortu dezakeen antsietatera batzen bada".
Prentsa ohar batean azaldu dutenez, hainbat motatako akordioak negoziatzen saiatu dira COVID-19ak sortutako krisia hasi zenetik. Enpresaren hasierako asmoa langileei %20ko enplegua erregulatzeko espedientea ezartzea eta sei kaleratze egitea zen, sindikatuak azaldu duenez. Ostera, langile guztiei espedientea ezartzea eta kaleratzerik ez egitea saiatu ziren beharginen ordezkariak. Dena den, azkenean bost kaleratze egingo dituztela eta beste langileak % 50eko espedienteanan sartuko direla kritikatu dute.
Era berean, Mubea Edairi leporatu diote telelana egiteko aukera hasiera-hasieratik ez ematea. LABen arabera, hainbat negoziaketa eta gero, lanaren % 50a telelan bidez egitea lortu zuten