Igandean amaitu zen Aiaraldea hedabideak konfinamendua arintzeko antolatutako #EtxeanGoxo marrazki lehiaketara aurkeztutako lanak bozkatzeko epea. Ehunka boto jaso dituzte marrazkiek, eta hauek izan dira sarituak:
- Maule Garcia gailendu da 0-4 urteko kategorian, 96 botorekin.
- Rayhan Bouazzati izan da garaile 5-8 urte bitartekoen artean, 339 botorekin.
- Aiora Souto Gomarak irabazi du 9-12 urte bitartekoen artean, 15 botorekin.
Hauek dira euren irudiak, hurrenez hurren:
Hiru irabazleek sari bera jasoko dute: Zizki Mizki jolas parkerako 6 lagunentzako sarrerak eta askaria.
Zozketa
Horrez gain, Aiaraldea hedabideak jolas-parke horretarako 15 sarrera bikoitz zozketatu ditu lehiaketako parte hartzaile guztien artean, 5 kategoria bakoitzeko. Pertsona hauei egokitu zaizkie: Larraitz Bello Aldama, Aiza Luzia Estrella Polancos, Garazi Olabarria, Oier Sanchez Villaverde, Xare Arza Astondoa, Xabier Asenjo Gonzalez, Sendoa Larrea, Ayoub Outaaqui, Anjana Rivas Llaguno, Douni Ettoumi, Hugo Menchero Miguel, Ziortza Cabeza, Joane Iriarte Angulo, Aner Etxeberria eta Bera Mimenza.