AZKEN DATUAK

Maiatzaren 12an COVID-19ko kasu berri bakarra agertu zen, Laudion

Aitor Aspuru Saez 2020ko mai. 13a, 12:54

Polizia Zubiko Kurajon astelehenean. / Aiaraldea.eus

Azken 3 egunetan bi positibo berri besterik ez dira agertu, bat Amurrion astelehenean eta bestea atzo Laudion.

Azken 72 ordutan koronabirusaren kasu berri gutxi erregistratu ditu Osakidetzak Aiaraldean. Izan ere, igandean ez zen gaixo berririk identifikatu, astelehenean bat topatu zuten Amurrion eta atzo beste bat Laudion. Horrezkero, 373 ditu eskualdeak guztira.

Hala ere, pasa den astea antzeko datuekin hasi zen eta apurka-apurka gora egin zuten haibat herritako zenbaketek. Berez, Laudiok jarraitzen du izaten eskualdeko udalerririk kutsatuena kopuruari dagokionez. EAEn 21. postuan dago egunero Osakidetzak argitaratzen duen txostenean.

Amurriok, bere aldetik, 106 kutsatu ditu eta Aiarak 62. Urduñan 30 lagun diagnostikatu dituzte, Orozkon 22, Artziniegan 12 eta Okondon 6.

Laudion eta Amurrion kasu berriak maiz aurkitzen badituzte ere, Okondon kopurua ez da aldatu apirilaren 18tik, Artziniegan maiatzaren 2tik, Aiaran maiatzan 7tik, Urduñan maiatzaren 8tik eta Orozkon maiatzaren 9tik.

Araban atzo osasun sistema publikoak 4 kasu berri detektatu zituen, hortaz, Laudion izan zen horren %25a.

EAEko egoerari erreparatuta, atzo 8.000 test baino gehiago -PCR zein azkarrak- egin zizkieten 8.230 laguni. Soilik 252 herritarrek eman zuten emaitza positiboa. Horrela, erkidegoan 18.095 dira kasu guztiak; 10.218 Bizkaian, 4.776 Araban, eta 3.111 Gipuzkoan. Maiatzaren 12an 13 pertsona hil ziren eta zendutakoen kopurua 1.442ra heldu da. Ospitaleratutako gaixoak 360 dira -atzo baino 4 gutxiago- eta ZIUn 60 mantentzen dira -11k utzi dute-.

 

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide