Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako herritarrak euren probintzian zehar mugitu ahalko dira astelehenetik aurrera. Eusko Jaurlaritzak bihar argitaratuko du neurri berri hori arautuko duen dekretua, baina neurri horren nondik norako ugari jakinarazi ditu dagoeneko.
Herritarrek euren Lurralde Historikotik mugitu ahalko dira, baina aukera izango dute baita beste lurralde historiko batera joateko, bata bestaren alboan dauden udalerrien kasuan. Hau da, Urduñarrek Amurrio eta Aiarara joateko aukera izango dute, eta alderantziz. Arakaldoarrak Laudiora joan ahalko dira, orozkoarrak Laudio zein Amurriorekin komunikatu ahalko dira, eta Arrankudiaga zein Zolloko bizilagunek Laudio zein Okondo bisitatu ahalko dituzte. Ildo beretik, Artziniegatik Gordexola zein Aiarara mugitzeko parada egongo da, baita Okondotik Sodupe zein inguruetara hurbiltzekoa ere.
Horrez gain, herritarrek aukera izango dute euren probintziaren barruko edozein kirol azpiegitura pribatura joateko. Maiatzaren 25ean bigarren fasera igarotzea da Jaurlaritzaren asmoa.
Informazio gehiago hemen.