Fase aldaketa gerturatzearekin batera, eguneroko txostenaren eredua aldatu du Osakidetzak. Azken egunetan, COVID-19 birusagatik gaixotuta zeudela frogatutako eriak soilik plazaratu dituzte eguneko informean. Atzokoan ez zen eskualdean kasurik detektatu. Aurreko bi egunetan ere ez zituzten positiborik erregistratu. Hala ere, kasuak udalerriz udalerri kontatzeari utzi dio Osakidetzak, "Bestelakoak" izeneko atalean denak sartuta. Gauzak hala, ezin da ziurtatu aurreko egunetan eskualdean kasurik detektatu den edo ez.
Atzoko datuei dagokionez, ordea, ez da kutsatu berririk azaldu "Bestelakoen" artean. Horrenbestez, Aiaraldean ez da positiborik detektatu. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan ostiralean 16 kasu baieztatu ziren, eta atzo 15.
Ez-ohiko asteburua izan da ostalari batzuentzat eskualdean. Batetik, zenbait tabernek terrazak ireki dituztelako. Eta, bestetik, bihartik aurrera probintzia barnean mugikortasuna baimenduko delako. Ildo beretik, mugakide diren herrietara joateko aukera izango dute aiaraldearrek, bihartik aurrera.