Apirilaren amaieran abiatu zuen Aiaraldea Hedabideak gazte eta helduentzako marrazki lehiaketa eta atzo amaitu zen epea bozka emateko.
Beñat Burgoa izan da boto gehien eskuratu duen parte-hartzailea eta bere marrazkia kartoi-luman inprimatuko zaio eta Aiaraldea Hedabideko motxila ere jasoko du.
Guztira, 14 lagunek parte hartu zuten deialdian eta 317 bozka egon dira. Irabazleak 99 izan ditu.