Aretako jaiak eta Areta Trail bertan behera utzi dituzte

Julen Solaun Martinez 2020ko mai. 19a, 07:00
Aurten ezingo da horrelako txupinazorik egin. / Aretako Jai Batzordea

Nahiz eta jai batzordeak oraindik ekintza konkreturik ez programatu, zerbait egiteko asmoa dutela adierazi dute. Areta Trail lasterketa, berriz, atzera bota dute..

Bertan behera geratuko dira aurtengo Aretako jaiak, beharrezko segurtasun neurriak bermatzea ezinezkoa baitzen, jai batzordetik adierazi dutenez. Hortaz, urtero jasotzen dituzten diru-laguntzak COVID-19ak sortu dituen kalte sozioekonomikoak arintzeko erabiltzea eskatu dute. 

Dena den, segurtasun neurriak bermatzen dituzten ekintzak antolatzeko asmoa plazaratu dute, nahiz eta momentuz ideia konkreturik ez dutela gehitu. “Egoera berrien eta aukeren arabera” erabakiko dute zer egin. Era berean, aldez aurretik planteatutako hainbat ekintza birmoldatzea ere dute buruan, erantsi dutenez.

Areta Trail, bertan behera

Bestalde, gaur goizean Facebook kontuan azaldu dutenez, Areta Trail kirol proba atzeratu egingo dute: "Pena handiz hartutako erabakia izan da, baina aurreikusi dugunez, aurten, ezinezkoa izango zaigu zuen eta gure segurtasuna bermatzea. Eskerrak eman nahiko genieke laguntzaile eta babesle orori eta batez ere zuei, lasterketa honen partaide zareten guztioi. Guztion arten lortuko dugulakoan , hurrengo urtean zuen zain izango gara. Mila esker eta animo!".

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide