ASIER RODRIGUEZ

“Atzerrian nabaritzen da diru gehiago mugitzen dela ikerkuntzan”

Aitor Aspuru Saez 2020ko mai. 29a, 07:00

ASIER RODRIGUEZ Birminghameko Unibertsitatean dago doktoregoa egiten, kimika supramolekular ezorganikoa ikertzen.

Zer ikasi zenuen eta zertan bilakatu zinen aditu? 

Kimika ikasi nuen EHUn eta gero Bartzelonara joan nintzen ikerketa master bat egitera. Bai EHUn, bai Bartzelonan kimika inorganikoan lan egin dut, material porotsu berrietan. Material hauek propietate izugarriak dituzte, baina orankin haiekin ikerketa asko egin beharra dago. 

Zer ari zara ikertzen?

Birminghameko Unibertsitatean, Zoe Pikramenouren ikerketa taldean bereziki, material eta konplexu ezorganikoetan lan egiten ari dira. Lantanidoak erabiltzen dituzte material eta konplexu hauek egiteko. Lantanidoek metal talde berezia osatzen dute. Energia emanez gero, energia argi mordoa askatzeko gai dira. Modu horretan, nire ikerketan material hauek erabili nahi ditugu bakteriek antibiotikoen aurrean duten erresistentzia ikertzeko. Mikrobiologiako talde baten laguntzarekin, antibitikoak gorde ahal dituzten nanopartikula lumineszenteak sortu nahi ditugu, aldi berean, argia sortu ahal dutenak, baita antibiotikoen askapen kontrolatua ahalbidentzen dutenak. 

Egia esanda, ikerketa munduan sartu nintzenean ez nekien zer izango nuen gogoko. Alabaina, Erasmus programarekin Manchesterrera joan nintzen eta bertan antibitikoak askatzen zuten nanopartikulen inguruko ikerketatxoa eman zidaten. Momentu horretatik aurrera asko gustatu zait ikertzea zerk egin ahal duten material ezorganikoak osasunean. 

Zergatik zaude atzerrian eta ez Euskal Autonomia Erkidegoan?  

Lehendabizi, esan beharra daukat Euskal Autonomia Erkidegoan izugarrizko zientzia ona egiten dela, eta estatuko ikerketa zentro onenetariko asko hemen daudela. Atzerrira joan nintzen aukera izan nuelako, eta asko gustatzen zaidalako beste lekuetan bizitzea. 

Hala ere, atzerrian bai ikusten dela ikerketan diru gehiago mugitzen dela, eta ondorioz, ikerketaren ekoizpena asko errazten dela. Inglaterran ezinezkoa da ikustea laborategi batean non erabilpen bakarreko laborategiko materiala garbitzen den. EHUko hainbat laborategietan egiten da hori, dirua aurrezteko. 

Atzerrian nago, bai, baina guztiz ziur nago Espainara itzuliko naizela, bertako ikerkuntzan lan egitea asko gustatuko litzidakeelako. Birminghamera etorri naiz bereiziki proiektua asko gustatu zitzaidalako, eta baita ere izugarrizko aukera delako mikrobiologoekin eta disziplina anitzeko taldean lan egitea.

Erlazionatuak

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide