Kaleko bizitza gehiago piztu du 2. faseak Aiaraldean

Erredakzioa 2020ko mai. 25a, 23:00

2. fasera igaro da Aiaraldea, eta hainbat aldaketa ekarri ditu horrek eskualdera. Kalean ibiltzeko ordu tarteak bertan behera geratu dira. Hala ere, 70 urtetik gorako herritarrek bi txanpa izango dituzte jarduera fisikoa egiteko: 10:00etatik 12:00etara eta 19:00etatik 20:00etara. Gainontzeko herritarrei eskatu zaie hiru ordu horietan ez ateratzeko.
 
Beste aldaketa nabarmen bat tabernetakoa da, establezimenduen barruan zerbitzatzeko aukera baitago, edukieraren %50 soilik beteta betiere. Gauzak hala, terraza handirik gabeko negozio askok gaur ireki dituzte ateak. Saltoki txiki guztiek ere hartu dezakete martxa.
 
Horrez gain, etxeetan biltzeko aukera ere egongo da, 15 lagun gehienez. Elkarte gastronomikoak ere erabili ahalko dira, espazioaren erdia okupatuta gehien jota. Ezkontzak ere ospatu ahalko dira, toki publiko zein pribatuetan, eta beilatokietan agurrak ere. Horrez gain, nagusien egoitzetan bisitak baimentzeari ekingo diote. Kirol azpiegitura estaliak eta igerilekuak ere abian jarri ahalko dira berriz.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide