AZKEN DATUAK

404 koronabirus kasu detektatu ditu Osakidetzak Aiaraldean martxotik hona, baina azken egunetan ez da kasu berririk egon

Julen Solaun Martinez 2020ko mai. 28a, 13:18

Urduñako nagusien egoitzako lngileei testak egin zizkieten unea. / Aiaraldea.eus

Atzo ez zen koronabiruk kasu berririk detektatu Aiaralden, bai ordea EAEn, 5 gaixo berri topatu baitziren. Beste bi pertsona hil ziren azken hogeita lau orduetan.

Atzo ez zen COVID-19 positibo berririk egon eskualdean. 404 gaixo diagnotikatu ditu Osakidetzak guztira Aiaraldean koronabirusaren krisia hasi zenetik, baina gehienak aspaldiko kasuak dira. EAEn 5 kutsatu berri detektatu ziren atzo PCR probaren bidez, eta bi lagun zendu ziren gaixotasunak jota.

Hortaz, bere horretan jarraitzen du Aiaraldeko herrien egoerak: 149 gaixo detektatu dira guztira Laudion krisia hasi zenetik, 111 Amurrion, 63 Aiaran, 39 Urduñan, 24 Orozkon, 11 Artziniegan eta 7 Okondon. Arakaldo eta Arrankudiaga-Zollon ez da positiborik egon oraindik, ofizialki behintzat.

EAEri erreparatuta, 1.513 pertsona hil dira dagoeneko, atzo beste bi heriotz kontabilizatu eta gero. 5 gaixo detektatu ziren PCR probaren bidez eta 92 proba azkarra baliatuta. Guztira, 19.671 pertsona gaixotu ditu koronabirusak orain arte.

Horietatik, soilik 263 biztanle daude oraindik gaixorik EAEn, atzo 193 sendatu eta gero. Dena den, 28 gizabanako daude ZIUn, herenegun baino bat gehiago. Lurraldeka, atzo ez zen positibo berririk egon Araban eta 3.002ko zifra totala mantendu da. Bizkaian 4 lagun kutsatu ziren eta 7.596 dira dagoeneko, eta Gipuzkoan kasu berri bat detektatu zen (2.314 zenbatu dira guztira martxotik hona).

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide