Gaur ohiko jarduera aldatu dute pentsiodunek Laudion eta Amurrion. Izan ere, kontzentrazioa egin ostean, udalerrietako anbulatorioetara joan dira osasun sistema publikoko beharginei eskerrak emateko.
Txalo zaparrada eskaini diete eta gogor kritikatu dituzte Iñigo Urkulluk pasa den astean egindako adierazpenak: "COVID-19aren krisialdian dena eman eta gero, Lehendakariak elkartasuna eskatu die langile publikoei, murrizketak iradokita".
Anbulatorioaren aurrean, halaber, kalitatezko osasun sistema publikoa aldarrikatu dute eta azpimarratu dute Osakidetzako langileen %40ak behin-behineko kontratuak dituela.
Horrez gain, erakundeei eskatu diete nagusien egoitzetan gertatutakoari buruzko informazio guztia zabaltzea, pentsiodunek egoera zein den baloratu dezaten.