Koronabirusaren ondorioz, hauteskunde kanpainaren nondik norakoak ez dituzte oraindik aurkeztu alderdiek. Dena den, datozen asteetan zenbait ekitaldi egongo dira bailaran, aurreratu dutenez.
Guztira, 16 lagunek agertu dute Legebiltzarrean aritzeko prestutasuna. Alderdika, ondorengoak dira zerrendetan ageri diren aiaraldearrak, postuetako hurrenkeraren arabera:
- EH Bildu: Eba Blanco (2. postua) eta Irati Mendiguren (8.). Bizkaiko zerrendetan, berriz, Julen Arzuaga doa 6.
- PP: Carlos Urquijo (4. postua), Montse Canive (11.) eta Joseba Elejalde (18.)
- EAJ: Estibaliz Larrauri (6. postua) , Gotzon Aldama (12.) eta Jon Carla Menoyo (18.)
- PSE-EE: Juanje Merchan (6. postua) eta Francisca Macias (29.)
- Elkarrekin Podemos: Jose Moya (9. postua), Miguel Burdallo (13.)
- VOX: Juan Carlos Morales (12. postua), Iria Abascal (15.), Maria Isabel Conde (17.), Luis Miguel Urrechu (25.)