Osakidetzak azaldu du Aiaraldean bi koronabirus kasu berri erregistratu dituela, bat Amurrion eta bestea Laudion.
Duela astebete baino gehiago ez zela horrelakorik gertatzen. Izan ere, ekainaren 17an 2 positibo berri detektatu zituzten Laudion eta 15ean beste bat herri berean.
Kutsatu diren herritarren kopurua nabarmen murriztu bada ere, pandemia hasi zenetik aiaraldear ugarik izan dute koronabirusa. Zehazki, hurrengoak dira kopuruak:
- Amurrio 117
- Artziniega 12
- Aiara 65
- Laudio 164
- Okondo 7
- Orozko 25
- Urduña 42
- Aiaraldea: 432
Horrez gain, hainbat lagun zendu dira. Hain zuzen, hurrengoak izan dira kasuak:
- Amurrio: 8
- Artziniega 1
- Aiara 1
- Laudio 9
- Okondo 1
- Orozko 3
- Urduña 0
- Aiaraldea: 23