Cuchillo Manteca, Herio, Hotzkai, Rocksarito, Sonic Free Station, The Ibantxo Solo Project eta Voltium dira aiaraldearrak dituzten taldeak eta Rockein musika lehiaketara aurkeztu direnak.
Genero ugari
Euren artean oso genero anitzak jorratzen dituztela azpimarratzekoa da. Esaterako, Cuchillo Mantecak rock musika lantzen du:
Beste batzuek metal doinuak dituzte gogokoago; adobidez, Herio taldea finalista izan zen 2017an Rockeinen, eta berriro lehiatuko da. Voltium ere metal taldea da, eta Hotzkaik heavy soinu klasikoagoak sortzen ditu.
Rock zaporea alde batera utzi gabe, Rocksarito Bandek ere Laudioko kide bat du:
Ildo beretik, rock musikaren aldeko apustua egiten dute ere Sonic Free Station bandako kideek.
Azkenik, The Ibantxo Solo Projectek abesti intimistagoak eskaintzen ditu: