Ezohiko hauteskunde eguna izan da gaurkoa Aiaraldean. Koronabirusaren krisiak erabat baldintzatu du hautetsontzietako jarduna. Aurreko hauteskundeetan baino jende pilaketa gutxiago jazo dira gaurkoan, bi arrazoiengatik. Alde batetik, parte hartzea txikiagotu egin delako eta, bestetik, bozkalekuak toki zabalgoetan kokatu direlako.
Prebentzio eta segurtasun neurri ugari egon dira indarrean: herritarrek maskarak erabili behar izan dituzte uneoro, eraikinetan sartzeko sarrera eta irteera berezituak jarri dira eta hautesontzi batzuk kalera atera dira, frontoietan jarri baitituzte.