Gaur goizean abiatu dute Urmuga ekimena eta bere lehenengo hitzordu kulturala Gorobelgo Ponatako inguruan izan da. 13:30ak aldera Maider Zabalegik, Et Incarnatus Hari Laukoteak, Flavio Banteriak, Xabi Zeberio biolinjoleak eta Amaia Elizaran dantzariak, besteak beste, emanaldia gauzatu dute dozenaka mendizaleren aurrean.
12:30etatik aurrera hasi da jendea heltzen lekura, gehienak eskualdekoak. Gero Urmugako ibilaldia bete dutenek hartu dute tokia Ponatan. Artzainak eta espeleologoren bat ere batu da eta eguraldia bikainari artisten erakustaldia gehitu zaio goiz borobila egiteko.
Maider Zabalegik itxi du emanaldia "Alaitz eta Maider" bikotearen abesti batekin eta publikoaren laguntzarekin. Hurrengo egunetan Urmugak bere bidea jarraituko du, Euskal Herriko hainbat tontorretan barrena.