Udaz blai

Abian da Aiaraldea hedabidearen Udako Argazki Lehiaketa

Erredakzioa 2020ko uzt. 21a, 07:10

Udako argazkiak bilduko ditu lehiaketak. / Aiaraldea.eus

Irailaren 20 arte egongo da lanak aurkezteko epea. Erabiltzaileen boto bidez erabakiko dira hiru saridunak: Mundua, Aiaraldea eta taldekako modalitateetako irabazleak.

Bi hilabeteko tartea izango dute aiaraldearrek Udako Argazki Lehiaketan parte hartzeko. Urtero bezala, udari lotutako irudiak bilduko ditu Aiaraldea hedabideak lehiaketan. Lanak bidaltzeko azken eguna irailaren 20a izango da. Hala, irailaren 21etik 30 arte izango dute webguneko bisitariek irudirik gogokoenak hautatzeko aukera. Hain zuzen, boto bidez erabakiko dira zeintzuk izango diren aurtengo edizioko garaileak.

Hiru sari eta kategoria

"Mundua", "Aiaraldea" eta "Talde argazkiak" izango ditu ardatz egitasmoak. Taldeko argazkirik bozkatuenaren egileak 2 lagunentzat dastaketa menua jasoko du Laudioko Kumeak jatetxean, 130 euroan zenbatetsitako saria. Eskualdeko argazkirik bozkatuenak, aldiz, 2 lagunentzat gau eta gosari eskaintza jasoko du Gorbeiako aterpetxearen eskutik. Azkenik, "Mundua" modalitateko lanik kuttunenak Arbizuko kanpinean 4 lagunentzat bungalowan gaua izango du garaikurtzat.

Argazkiak nola bidali

Whatsapp bidez (688848152 zenbakira mezua bidalita) edo erredakzioa@aiaraldea.eus helbidera bidali beharko dira lanak. Irudiarekin batera egilearen izen-abizenak eta argazkiaren izenburua helarazi beharko da. Urriaren 1ean jakinaraziko dira aurtengo irabazleak, bozketa fasea igaro ostean. 

Horrez gain, badago baita zuzenean kargatzeko aukera ere, hemen.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide