DATUAK

Zenbat kobratzen dute Tubacexeko zuzendaritzako kideek?

Txabi Alvarado Bañares 2020ko uzt. 21a, 18:48

Jesus Esmoris eta Alvaro Bidegain (erdian) Tubacexeko akziodunen batzar batean. / Jose A. Del Moral

Administrazio kontseiluko 15 kideek lau milioi euro baino gehiago jaso dituzte azken bi urteetan. 

Prentsa ohar baten bidez jakinarazi du Tubacexek 500 langile kaleratzeko asmoa duela, baina bestelako kontu batzuk ere aipatu ditu enpresa-taldeak dokumentu horretan. Adibidez, nabarmendu du duela hiru hilabete soldata murrizketa ezarri ziela zuzendaritzako kideei, koronabirusak eragindako ondorioei aurre egiteko. 

Oharrak ez du zehazten zenbatekoa izan den soldaten jaitsiera hori. Hala ere, publikoa da administrazio kontseiluko kideek urtero jasotzen duten diruaren gaineko informazioa, Tubacex taldeak burtsan kotizatzen duelako eta, ondorioz, datu horiek eta beste hainbat helarazi behar dizkiolako Balore Merkatuaren Espainiako Batzordeari. 

Datu horiek begiratuta ondorio interesgarriak atera daitezke. Gaur egun 15 kidek osatzen dute Tubacexeko Administrazio Kontseilua, eta denen artean 4.192.000 euro banatu dituzte guztira 2018an eta 2019an. Diru horren zatirik handiena Jesus Esmoris kontseilariak eraman du (bihar sindikatuekin bilduko den pertsonak, alegia): 1.580.000 euro jaso zituen 2018an, eta 664.000 euro iaz. 

Hemen ikusi daitezke datu guztiak: 

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide