Beste bi koronabirus kasu topatu zituen Osakidetzak atzo Aiaraldean, bana Laudio eta Urduñan. Bi horiekin, bost dira guztira eskualdean astebetean detektatu diren kasu berriak. Hilaren 17an bat identifikatu zuten, eta astelehen honetan Laudion, aldiz, beste bi.
Gauzak hala, COVID-19ak hurrengo datuak utzi ditu eskualdean kutsatuen kopuruei dagokienez, pandemia hasi zenetik gaur arte:
- Laudio: 172
- Amurrio: 125
- Aiara: 65
- Urduña: 44
- Okondo: 7
- Orozko: 25
- Artziniega: 13
- Arakaldo: 0
- Arrankudiaga-Zollo: 0
- Aiaraldea: 446
Horrez gain, hainbat lagun zendu dira. Hain zuzen, hurrengoak izan dira hildakoak bailaran:
- Amurrio: 8
- Artziniega: 1
- Aiara: 1
- Laudio: 9
- Okondo: 1
- Orozko: 3
- Urduña: 0
- Aiaraldea: 23
4.911 PCR test egin ziren atzo EAEn, eta 111 positibo berri detektatu ziren. 5 pertsona ospitaleratu zituzten, horietako bi Zaintza Intentsiboetako Unitatean.