Koronabirus kasu bana detektatu zuen atzo Osakidetzak Laudion eta Amurrion, gaur eguerdian argitaratutako txostenaren arabera. Dokumentu horren arabera, 5.135 PCR proba egin ziren atzo EAEn, eta 138 kasu positibo detektatu zituzten orotara. Hala ere, Araban sei baino ez ziren detektatu, Laudio eta Amurrioko biak barne.
Gauzak hala, COVID-19ak hurrengo datuak utzi ditu eskualdean kutsatuen kopuruei dagokienez, pandemia hasi zenetik gaur arte:
- Laudio: 173
- Amurrio: 126
- Aiara: 65
- Urduña: 44
- Okondo: 7
- Orozko: 25
- Artziniega: 13
- Arakaldo: 0
- Arrankudiaga-Zollo: 0
- Aiaraldea: 446
Horrez gain, hainbat lagun zendu dira. Hain zuzen, hurrengoak izan dira hildakoak bailaran:
- Amurrio: 8
- Artziniega: 1
- Aiara: 1
- Laudio: 9
- Okondo: 1
- Orozko: 3
- Urduña: 0
- Aiaraldea: 23