Iker Larrazabalek irabazi zuen atzo Arabako lau t´erdiko finala eta Arkaitz Eskuza gailendu zen kadeteen artean

Aitor Aspuru Saez 2020ko abu. 5a, 08:51
Atzoko finalaren irudia./ Arabako Pilota Federazioa

Atzo jokatu ziren Gasteizen Arabako lau t´erdiko pilota finalak. Kategoria absolutuan Iker Larrazabal amurrioarra izan zen txapelduna eta kadeteen mailan Arkaitz Eskuza laudioarra. Axular Alonso laudioarrak ere finala jokatu zuen gazteen artean, baina ez zen gailendu.

Atzo Gasteizko Zaramaga auzunean dagoen pilotalekuan jokatu ziren Arabako lau t´erdiko finalak. Iker Larrazabalek lortu zuen eskualdera ekartzea kategoria absolutuko txapela 22-13 partida irabazi ondoren.

Hala ere, amurrioarrak atzo adierazi zion Aiaraldea Hedabideari ez zela garaipen erraza izan: "Txarto jolasten hasi naiz, eta 7-1 galtzen. Akats tontoak egin ditut hasieran. Gero jolastu dut lasaiago eta sake asko sartu ditut”.

Arabako Pilota Federazioak nabarmendu du Larrazabalek jakin izan zuela bere joko eredua erabiltzen, abiaduran oinarritua. Edonola ere, Carlos Ibañez aurkariak partida ona egin zuen, eta nekez lortu zuen Larrazabalek irabaztea.

Kadeteen kategorian ere Aiaraldeko txapelduna

Kadeteen mailak ere irabazle aiaraldearra izan zuen, Arkaitz Eskuza, hain zuzen. Herriaren Aretako klubaren jokalariak 22-8 gainditu zuen bere aurkaria. Arabako Federazioak azpimarratu du sake bikaina duela laudioarrak, beste hainbat bertuteren artean.

Azkenik, faboritoa bazen ere, Axular Alonsok ezin izan zuen gazte kategoriako txapela eskuratu. Antza, Asier del Campo lehikideak partida berari gehien komeni zitzaion norabidera eraman zuen.

Erlazionatuak

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide