Bost COVID-19 kasu berri topatu zituen Osakidetzak atzo Aiaraldean, gaur eguerdian plazaratutako txostenean zehaztu duenez. Bina topatu zituzten Amurrio eta Artziniegan eta bat Laudion.
Osasun erakundeak 5.359 PCR proba egin zituen guztira atzo EAEn, eta 241 positibo detektatu zituen. Gaur egun 57 pertsona daude ospitaleratuta.
Azken astean 15 kasu agertu dira guztira eskualdean: 3 Artziniegan, 4 Amurrion eta 8 Laudion. Gauzak horrela, hauek dira kutsatu kopuruak herriz herri, pandemia hasi zenetik zenbatuta:
- Laudio: 176
- Amurrio: 129
- Aiara: 65
- Urduña: 43
- Okondo: 7
- Orozko: 25
- Artziniega: 16
- Arakaldo: 0
- Arrankudiaga-Zollo: 0
- Aiaraldea: 461