2 koronabirus kasu berri diagnostikatu zituen Osakidetzak atzo eskualdean, bana Laudio eta Amurrion. 5.617 PCR proba egin ziren guztira EAEn eta 338 positibo detektatu ziren. 57 pertsona daude ospitaleratuta erkidego osoan.
Azken astean 16 kasu agertu dira guztira eskualdean: 3 Artziniegan, 5 Amurrion eta 8 Laudion. Gauzak horrela, hauek dira kutsatu kopuruak herriz herri, pandemia hasi zenetik zenbatuta:
- Laudio: 177
- Amurrio: 130
- Aiara: 65
- Urduña: 43
- Okondo: 7
- Orozko: 25
- Artziniega: 16
- Arakaldo: 0
- Arrankudiaga-Zollo: 0
- Aiaraldea: 463