Gaur eguerdian, ohi bezala, argitaratu du Osakidetzak COVID-19ari buruzko txostena. Horren arabera, atzo 8 kasu berri identifikatu zituen osasun sistema publikoak eskualdean. 6 Laudion izan ziren eta bana Artziniega eta Amurrion.
Horrenbestez, Laudion 12 kutsatu berri agertu dira azken astean, Amurrion 6 eta Artziniegan, aldiz, 4. Eskualde osoan 23 izan dira kasu berriak guztira.
Zehazki, hauek dira pandemia hasi zenetik herri bakoitzean egondako kutsatuak:
- Laudio: 183
- Amurrio: 131
- Aiara: 65
- Urduña: 43
- Okondo: 7
- Orozko: 25
- Artziniega: 17
- Arakaldo: 0
- Arrankudiaga-Zollo: 0
- Aiaraldea: 471