Gaur eguerdian plazaratu du Osakidetzak COVID-19 birusari buruzko txostena. Atzo 3 koronabirus kasu berri besterik ez ziren detektatu eskualdean. Hain zuzen, 2 izan ziren Laudion, eta bestea Urduñan.
Aurreko egunarekin alderatuta, nabarmen jaitsi dira kutsatuak, asteartean 9 herritar gaixotu baitziren.
Araban guztira 75 kasu berri topatu ditu osasun sistema publikoak, eta Bizkaian 402. EAEn 26 ospitaleratu egon ziren atzo eta guztira 112 dira. Horietako 9 ZIUn daude.
Gauzak horrela, Aiaraldeko detektatutako positiboen kopurua hurrengoa da pandemia hasi zenetik:
- Laudio: 196
- Amurrio: 132
- Aiara: 69
- Urduña: 48
- Okondo: 7
- Orozko: 27
- Artziniega: 17
- Arakaldo: 0
- Arrankudiaga-Zollo: 0
- Aiaraldea: 496