Koronabirus kasu berri ugari topatu ditu Osakidetzak asteburu honetan eskualdean. 13 kasu detektatu ditu osasun sistema publikoak Aiaraldean ostiraletik iganderako tartean.
Artziniegan 3 kasu baieztatu dituzte, bi ostiralean eta bat igandean. Laudion zortzi izan dira guztira, hiruna ostiral eta igandean eta bi larunbatean. Okondon eta Orozkon, ordea, bana topatu dituzte, ostiral eta larunbatean, hurrenez hurren.
Gauzak horrela, herrika Aiaraldean detektatutako positiboen kopurua ondorengoa da pandemia hasi zenetik:
- Laudio: 207
- Amurrio: 132
- Aiara: 69
- Urduña: 48
- Okondo: 8
- Orozko: 28
- Artziniega: 21
- Arakaldo: 0
- Arrankudiaga-Zollo: 0
- Aiaraldea: 513
Azken egunetan 8.238 PCR proba egin dira guztira EAEn, eta 573 positibo topatu dira.