Igoera nabarmena jazo zen atzo eskualdeko COVID-19 kasuen bilakaeran. Osakidetzak 14 kasu berri detektatu zituen Aiaraldean, 9 Amurrion, 4 Laudion eta bat Urduñan. Hala adierazi du osasun erakundeak gaur eguerdian plazaratutako txostenean. Amurrio izan da, orain arte, azken astean positiborik izan ez duen EAEko 10.000 biztanle baino gehiagoko udalerri bakarra.
Gaurkoekin 36 dira guztira azken astean eskualdean frogatutako positiboak. Asteburuan 13 kasu baieztatu ziren, astelehenean 5 eta astearte eta asteazkenean bina.
Gauzak horrela, herrika Aiaraldean pilatutako positiboen kopurua ondorengoa da pandemia hasi zenetik:
- Laudio: 217
- Amurrio: 141
- Aiara: 70
- Urduña: 49
- Okondo: 8
- Orozko: 29
- Artziniega: 22
- Arakaldo: 0
- Arrankudiaga-Zollo: 0
- Aiaraldea: 536
724 positibo topatu zituen Osakidetzak atzo EAEn, 9.121 PCR proba eginda.