6 aiaraldear gehiago gaixotu ziren atzo koronabirusaren ondorioz. Osakidetzak zabaldutako txostenaren arabera, 764 positibo egon ziren ostegunean Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. 9.176 PCR proba egin ziren guztira, eta 54 lagun ospitaleratu behar izan zituzten. Orotara, beraz, 225 biztanle daude EAEko ospitaleetan.
Aiaraldeari dagokionez, Artziniegako fokua txikitu da, dirudienez. Izan ere, pertsona bakarra detektatu zuten atzo COVID-19 birusarekin. Gogoratu beharra dago astelehenean 5 eri azaldu zirela, asteartean 1 eta asteazkenean 3. Horrenbestez, astelehenetik gaur arte 9 kasu egon dira herrian.
Amurrion, aldiz, ez zen eririk antzeman atzo. Laudion eta Aiaran bina kasu agertu dira, eta Orozkon bat.
Aiaraldean, 570 kutsatu pandemia hasi zenetik
Gauzak horrela, herrika Aiaraldean pilatutako positiboen kopurua ondorengoa da pandemia hasi zenetik:
- Laudio: 226
- Amurrio: 151
- Aiara: 74
- Urduña: 51
- Okondo: 8
- Orozko: 31
- Artziniega: 31
- Arakaldo: 0
- Arrankudiaga-Zollo: 1
- Aiaraldea: 570