Abuztuaren azken asteburuak 17 gaixo gehiago utzi ditu Aiaraldean, COVID-19aren zabalpenari dagokionez. Horrela jakinarazi du gaur Osakidetzak. Herririk kutsatuena Amurrio izan da, 8 positibo gehiago izan baititu. Laudion 3 erregistratu dira, Artziniegan 2 eta Okondon, Aiaran, Orozkon eta Urduñan bana.
Gauzak horrela, ostiralean agertu ziren kasu gehienak, 11. 5 Amurrion, 2 Laudion eta bana Artziniegan, Aiaran, Okondon eta Urduñan.
Larunbatean, abuztuaren 29an, 3 positibo topatu zituzten; 2 Amurrion eta beste bat Artziniegan.
Azkenik, atzo beste 3 gaixo identifikatu zituzten: bana Amurrion, Laudion eta Orozkon.
Guztira, eskualdeko datuak hurrengoak dira:
- Laudio: 229
- Amurrio: 159
- Aiara: 75
- Urduña: 52
- Okondo: 9
- Orozko: 32
- Artziniega: 33
- Arakaldo: 0
- Arrankudiaga-Zollo: 1
- Aiaraldea: 587