Osakidetzak plazaratu berri du txostena jakinarazteko zein emaitza utzi duen COVID-19ak EAEn. Eskualdeari dagokionez, 5 positibo berri identifikatu zituen atzo osasun sistema publikoak: 3 Laudion eta bana Amurrion zein Okondon.
Guztira, 445 gaixo berri detektatu dituzte azken 24 ordutan, eta ospitaletan 46 herritar berri daude, guztira 249. Zaintza bereziak behar dituzten lagunak, berriz, 33 dira. Kasu gehienak 0 eta 59 urte bitarteko pertsonen artean izan dira, 87 bakarrik jazo dira 60 urtetik gorako gaixoak.
Gauzak horrela, hurrengoak dira kutsatuen datuak herriz herri pandemia hasi zenetik:
- Laudio: 232
- Amurrio: 160
- Aiara: 75
- Urduña: 52
- Okondo: 10
- Orozko: 32
- Artziniega: 33
- Arakaldo: 0
- Arrankudiaga-Zollo: 1
- Aiaraldea: 592