Osakidetzak eguerdian zabaldu du egunero argitaratzen duen txostena koronabirusari buruz. Atzo analisiek 4 positibo gehiago utzi zituzten eskualdean; 3 Laudion eta beste bat Urduñan.
Kutsatu berriekin 600 kasutik gertu geratu da eskualdea, abuztuaren erdialdean 500era heldu eta gero. Izan ere, abuztuaren 5era arte, positibo berriak tantaka agertzen ziren, baina egun horretatik aurrera nabarmen igo dira. 461 kasutik egungo 596ra, hain zuzen.
Abuztuko lehen egun horietan Lanbideko bulegoa itxi behar izan zuten eta geroztik gaixo berriak biderkatu dira. Esaterako, abuztuaren 21ean gailurra izan zen, 14 kasu berri agertu baitziren Aiaraldean.
Edonola ere, herriz herri hurrengoak dira datuak:
- Laudio: 235
- Amurrio: 160
- Aiara: 75
- Urduña: 53
- Okondo: 10
- Orozko: 32
- Artziniega: 33
- Arakaldo: 0
- Arrankudiaga-Zollo: 1
- Aiaraldea: 596