Osakidetzak egunero plazaratzen duen txostenean jakinarazi du atzo bi koronabirus kasu berri agertu zirela Aiaraldean, eta biak Orozkon izan zirela.
Datu hori azken asteko onena izan da, aurreko egunetan zenbaketak gainetik egon baitira. Atzoko datuen txostenak hobetu egin du estatistika orokorra, kutsaduren ratioa 0,94an kokatu baita EAEn, asteartean 0,99an egon ostean.
Berez, Araban 53 positibo gehiago identifikatu zituzten -guztiak Gasteizen- eta Bizkaian 360. ZIUn 47 herritar daude, asteartean baino 8 gehiago; eta ospitaletan 259 gaixo, asteartean baino 9 gehiago.
Gauzak hala, pandemia hasi zenetik ondorengoak dira eskualdeko herrietan azaldutako koronabirus gaixoak, herrika:
- Laudio: 235
- Amurrio: 160
- Aiara: 75
- Urduña: 53
- Okondo: 10
- Orozko: 34
- Artziniega: 33
- Arakaldo: 0
- Arrankudiaga-Zollo: 1
- Aiaraldea: 598