Asteburuan Osakidetzak 18 koronabirus gaixo berri detektatu ditu Aiaraldean. Gehienak Laudion izan dira, 9. Urduñan 5 identifikatu dituzte eta beste 2 Amurrion. Arrankudiaga-Zollok eta Orozkok kasu bana gehitu dituzte.
Horietako 8 gaixo ostiralean berretsi zituzten; 5 Laudion, 2 Urduñan eta 1 Amurrion. Larunbatean 3 positibo jazo ziren: bana Amurrion, Laudion eta Orozkon.
Azkenik, igandean 7 kasu topatu zituzten: 3 Laudion eta beste 3 Urduñan eta 1 Arrankudiaga-Zollon.
Egun 280 herritar daude EAEn ospitaleratuak eta 49 ZIUn, ostegunean baino 2 gehiago. Berez, erkidegoaren ratioa nabarmen igo da igandean. Ostiralean 0,92an egotetik 0,97ra igaro da igandean.
Hauek dira koronabirusagatik gaixotu diren pertsonen kopuruak pandemia hasi zenetik, herriz herri:
- Laudio: 251
- Amurrio: 163
- Aiara: 75
- Urduña: 59
- Okondo: 10
- Orozko: 35
- Artziniega: 33
- Arakaldo: 0
- Arrankudiaga-Zollo: 2
- Aiaraldea: 625