Hezkuntza zentroetako egoerari buruzko erreportajea egongo da, aste honetan hasi baitira klaseak eskualdeko ikastetxeetan, urte erdiko etenaldiaren ostean.
Beste hainbat eduki ere topatu ahalko ditu irakurleak: Tubacexeko egoerari buruzko artikulua, kirol denboraldien egoerari buruzko erreportajea eta Nerea Iglesias Lili artistari edota Roge Hinojosa Gonzalez urpekariari eginiko elkarrizketak, besteak beste.
Gaur goizean iritsiko dira hamabostekariaren aleak inprentatik, eta jarraian ekingo zaio horiek eskualdean zehar banatzeari, eskualdeko lagun ugari osatzen duten boluntario sareari esker.