Azken asteetako daturik onena errepikatu da Aiaraldean pandemiaren zabalpenari dagokionez. Osakidetzak bere eguneko txostenean adierazi duen moduan, atzo 2 positibo berri baino ez ziren erregistratu eskualdean, irailaren 3an eta abuztuaren 26an bezala.
Azken asteetan zenbaketak kopuru horien gainetik egon dira gainerako egunetan. Edonola ere, azken egunetan Euskal Autonomia Erkidegoko ratioak gora egin du eta jadanik langa kritikoa gainditu du, 1,02an kokatu arte.
Berez, orain 247 herritar daude ospitaleratuak eta horietako 52 ZIUn artatzen ari dira. Atzo 9.906 PCR proba gauzatu zituen osasun sistema publikoak, eta 661 positibo berri erregistratu. Araban 97, Bizkaian 312 eta Gizpuzkoan 240.
Gauzak horrela, honakoa da herrikako kutsatuen kopurua pandemia hasi zenetik :
- Laudio: 256
- Amurrio: 164
- Aiara: 75
- Urduña: 59
- Okondo: 11
- Orozko: 35
- Artziniega: 33
- Arakaldo: 0
- Arrankudiaga-Zollo: 2
- Aiaraldea: 632