Aiaraldean koronabirus kasu berriak bikoiztu egin ziren atzo, asteartean bi soilik jazo eta gero. Osasun sistema publikoak jakinarazi du atzo 4 positibo berri identifikatu zituela, 3 Laudion eta beste bat Urduñan.
Berez, Euskal Autonomia Erkidegoko ratioak gora egin zuen berriro 1,04an kokatu arte, atzo 1,02an zegoen. Guztira, 635 kasu gehiago topatu zituen Osakidetzak 8.389 PCR proba eginda.
Araban 97 izan ziren positiboak, Bizkaian 342 eta Gipuzkoan 174. Ospitalean 233 lagun daude, atzo baino 14 gutxiago. Hori bai, ZIUn 3 herritar gehiago daude.
Guztira, eskualdeko kutsatu kopurua pandemia hasi zenetik hurrengoa da:
- Laudio: 259
- Amurrio: 164
- Aiara: 75
- Urduña: 60
- Okondo: 11
- Orozko: 35
- Artziniega: 33
- Arakaldo: 0
- Arrankudiaga-Zollo: 2
- Aiaraldea: 636