Osteguneko proba guztietatik 3 soilik izan dira positiboak Aiaraldean. Laudion, Urduñan eta Artziniegan detektatu dituzte gaixoak.
EAEn, berriz, 574 izan ziren ostegunak utzitako COVID-19 eriak, 70 Araban (bezperan baino 27 gutxiago) eta 308 Bizkaian (asteazkenean 342 izan ziren).
Zainketa Intentsiboen Unitatean, baina, 14 lagun gehiago ingresatu behar izan dituzte. Osakidetzaren arabera, 247 dira guztira uneotan ospitaleratutakoak.
Eskualdeko datuak
Eskualdeko datuei dagokienez, Laudion kasu bakarra agertu da azken 24 orduetan, astelehen eta asteazkenean hiruna izan ziren bitartean, eta asteartean bi. Urduñan, atzo ere gaixo bat antzeman zuten.
Artziniegan, aldiz, kasu berri bat azaldu da. Alabaina, aurreko aste osoa koronabirus arrasto berririk gabe igaro zuten.
Gauzak hala, ondorengoak dira pandemia hasi zenetik gaur arte eskualdeko kutsatu datuak herrika:
- Laudio: 260
- Amurrio: 164
- Aiara: 75
- Urduña: 61
- Okondo: 11
- Orozko: 35
- Artziniega: 34
- Arakaldo: 0
- Arrankudiaga-Zollo: 2
- Aiaraldea: 639