AZKEN DATUAK

COVID-19aren 9 positibo gehiago utzi ditu asteburuak Aiaraldean

Aitor Aspuru Saez 2020ko ira. 14a, 12:36

Laudioko anbulatorioan prestatutako gunea PCR probak egin behar dutenentzat. / Aiaraldea.eus

Amurrion eta Laudion 3 kutsatu diagnostikatu dituzte, Urduñan 2 eta Artziniegan bakarra. Azken 4 asteko daturik onena izan da asteburuko estatistikei dagokienez.

9 gaixo gehiago erregistratu ditu Osakidetzak asteburuan Aiaraldean. Osasun sistema publikoak, zehazki, 3 topatu ditu Amurrion eta Laudion, 2 Urduñan eta 1 Artziniegan. Ostiralean 4 detektatu zituen; bina Amurrion eta Urduñan. Larunbatean 4 positibo agertu ziren, 3 Laudion eta 1 Amurrion eta, azkenik, igandean Artziniegan agertu zen kutsatu berri bakarra.

Iraileko bigarren asteburuaren datuak azken hilabeteko onenak izan dira. Izan ere, abuztuko azken bi asteburuetan 12 eta 13 positibo jazo ziren eta pasa den astean, aldiz, 17.

EAEn 20.000 PCR proba baino gehiago egin dituzte aurreko egunetan. Ostiralean 9.976 izan ziren eta egiaztatuko kasuak 669. Larunbatean 7.626 analisi gauzatu zituzten eta 514 positibo izan ziren eta atzo 290 gaixo gehiago aurkitu zituzten, 5.990 PCR proba eginda.

Egun 269 herritar daude ospitaletan eta horietatik 63 ZIUn, hain zuzen. Azken egunotan, hala ere, EAEko ratioa jaitsi da, ostiralean 0,97an zegoen, larunbatean 0,95ean eta atzo 0,90era murriztu zen.

Gauzak hala, ondorengoak dira pandemia hasi zenetik gaur arte eskualdeko kutsatutako pertsona kopuruak herrika:

  • Laudio: 263
  • Amurrio: 167
  • Aiara: 75
  • Urduña: 63
  • Okondo: 11
  • Orozko: 35
  • Artziniega: 35
  • Arakaldo: 0
  • Arrankudiaga-Zollo: 2
  • Aiaraldea: 648

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide