Tubacexeko zuzendaritzak dituen “luxu eta pribilegioak” kritikatu ditu ELAk

Txabi Alvarado Bañares 2020ko ira. 17a, 11:41
Tubacexen Laudioko lantegiaren paretik abiatuko da gaur arratsaldeko mobilizazioa. / Aiaraldea.eus

San Mamesen palkoa izatea, hotelen ordainketa enpresaren txartelarekin egitea eta fabrika batean eginiko hodiak beste lantegi batean fakturatzea leporatu dio sindikatuak zuzendaritzari, besteak beste.  

ELAk oharra plazaratu du Tubacexeko zuzendaritzak eginiko azken proposamena baloratzeko. Sindikatuaren aburuz, enpresak proposatzen duena “aberrazioa” da. “Ezin dugu langileekiko errespetu falta hau asimilatu”.

Gauzak hala, proposamenari ezezkoa eman dietela jakinarazi dute, eta beste gauza bat jarri dute mahai gainean: “Tubacexeko goi zuzendaritzak dituen luxu eta pribilegioak, ezkutatzen direnak”. 

Horietako batzuk zerrendatu dituzte oharrean: “San Mameseko palkoa, hotelen ordainketa enpresaren txartelarekin, akzioak eskuratzeko interesik gabeko maileguak, bulegoen alokairuak Derio eta Leioan...”. 

Horrez gain, “ingeniaritza fiskala” egitea leporatu die sindikatuak enpresako buruei. “Lantegi batean egiten diren hodiak beste fabrika batzuetan fakturatzen dituzte; eta, modu horretan, zentro batzuk defizitarioak edo irabazien sortzaileak bilakatzen dituzte, euren interesen arabera”.

Horren adibide zehatz bat jarri dute: “Tubacex Tubos Inoxidables enpresan ekoitzitako OCTG hodiak taldearen beste enpresa batek saldu zituen, eta irabaziak ez ziren gure enpresetan geratu”. Enpresa taldeak iaz 11 milioi euro irabazi zituela eta kutxan une honetan 10 milioi dituela ere nabarmendu dute oharrean. 

Ondorioz, sindikatuak uste du oraingo krisia “aldi baterako” dela, koronabirusak sortua delako. Gauzak hala, langileen ordezkariek nabarmendu dute ez dutelako inolako  “berregituratzerik” onartuko, eta deia luzatu dute gaur Tubacexeko eskualdeko lantegietan egingo den lanuztera batzeko, eta arratsaldeko martxan eta mobilizazioan parte hartzeko.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide