Astelehenean COVID-19aren 2 positibo agertu eta gero, eta asteartean bakarra topatu ostean, asteazkenak bestelako emaitzak utzi zituen Aiaraldean. Izan ere, Osakidetzak plazaratu duen txostenaren arabera, 10 kutsatu berri detektatu ziren eskualdean: 5 Urduñan, 2 Laudion, beste 2 Amurrion eta 1 Artziniegan.
EAEko joera jarraitu dute inguruko herriek. Izan ere, azken 24 ordutan ratioa 0,86tik 0,87ra igaro da. Berez, asteazkenean aurreko egunean baino 120 kasu gehiago erregistratu zituen osasun sistema publikoak, 579, alegia. Horretarako PCR proba mordoa egin zituen, 11.125 guztira.
Kutsatu berrien artean, 131 Araban izan ziren, Bizkaian 252 eta Gipuzkoan 188. COVID-19 birusaren ondorioz, Zaintza Intentsiboko Unitateetan 55 herritar daude egun; eta ospitaletan, ordea, 320. Berez, horietako 49 sartu ziren ospitaletan atzo.
Aiaraldeko egoera herriz herri hurrengoa da kutsatuen aldetik, pandemia hasi zenetik:
- Laudio: 266
- Amurrio: 171
- Aiara: 75
- Urduña: 68
- Okondo: 11
- Orozko: 35
- Artziniega: 36
- Arakaldo: 0
- Arrankudiaga-Zollo: 2
- Aiaraldea: 661